ESKORIATZA: Dendak edo zerbitzuak irekitzeko edo negozioak eskualdatzeko dirulaguntzak.

Oinarrietako baldintzak bete eta lokalak alokatu edo erosiko dituen pertsona fisiko edo juridiko adinez nagusi, negozio berri bat irekitzeko, edo lehendik dagoen negozio bat eskualdatzeko eta, horrela, Eskoriatzan merkataritza eta kontsumoa biziberritzeko:

Oinarrietako baldintza guztiak betetzen dituzten eta kreditua agortu arte onartzen diren eskabide guztien artean, ezaugarri hauekin:

Eskoriatzako Udalak emandako zenbatekoa alokairu-gastuak ordaintzeko erabiliko da, gehienez 24 hilabetez.

  • Lehenengo urtean, Eskoriatzako Udalak alokairu-kostuaren % 50 onartuko du, hilean 150 €gehienez.
  • Bigarren urtean, Eskoriatzako Udalak alokairuaren % 40 onartuko du, hilean 100 €gehienez.

Lokala erostea:

  • Katastro-balioaren % 4, 2.000 € gehienez.

* BEZa ez da diruz lagunduko, eta dirulaguntzak ezin izango du inoiz egiaztatutako gastuaren % 100 gainditu.

* Eskoriatzako Udalak emandako dirulaguntza bateragarria izango da helburu bererako emandako beste edozeinekin, baina inola ere ez diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzea.

Aurrekontua, sei mila eta bederatziehun eurokoa (6.900,00 €) izango da.

Lehenengo hiru hilabeteei dagokien dirulaguntza onartu ondoren ordainduko da zenbatekoa alokairuaren ordainketa justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren. Ordainketa hiru hilean behin egingo da, hiruhileko bakoitzari dagokion alokairuaren ordainketa justifikatzen duen dokumentazioa eta Gizarte Segurantzarekiko eta Eskoriatzako Udalarekiko zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu ondoren.

Ordainketa gehienez hilabeteko epean egingo da, eskatzaileak emandako kontu korrontean dokumentazio osoa aurkezten denetik zenbatzen hasita.

Erosketagatiko dirulaguntza ordaindu aurretik, salerosketa-prezioa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko zaio jabeari.

Ordainketa gehienez hilabeteko epean egingo da, eskatzaileak emandako kontu korrontean dokumentazio osoa aurkezten denetik zenbatzen hasita.

Aurkeztutako likidazioa gastuen hasierako aurrekontua baino txikiagoa bada, dirulaguntza koefiziente zuzentzaile bat aplikatuz murriztuko da. Koefiziente hori hasieran eskatutako eta onartutako kopuruarekiko benetan erabilitako kopuruaren ehunekoa izango da.