Diru laguntzak Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko 2025
Onuradunak.
Programa honen diru laguntzen onuradunak enpresak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak…), baldin eta zerga eta lan arloko betebeharrak egunean badituzte eta betekizun hauek betetzen badituzte:
a. Enpresak lantokia Arrasaten edukitzea.
b. Enpresak 250 langile edo gutxiago edukitzea.
c. Kontratatutako langabeak Arrasatekoak izatea.
Helburua.
Programa honen helburua da Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak sustatzea; diruz lagunduko diren lan kontratuak gutxienez 6 hilabetekoak izango dira, gutxienez egun ½ko jardunekoak, 250 langile edo gutxiago dituzten Arrasateko enpresetan.
Oinarri arautzaileak.
Arrasateko Alkateak, 2025eko martxoaren 7ko dekretu bidez, dirulaguntzen oinarri orokorrak eta dirulaguntzen oinarri zehatzak onartu zituen.
Pertsona interesdunak Udalaren web orrian aurkituko dute informazio xehatua: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudesCategorias.aspx?IDCategoria=14&idioma=eu-ES&entidad=55.
Zenbatekoa.
Programa honen 2025erako deialdiak 50.000 €ko zuzkidura du, eta 2025eko Udal Aurrekontuko 1.0710.471.241.00.00 «Langabeen Kontratazioarako Laguntzak» kontu sailaz baliatuko da.
Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Dirulaguntza eskabideak aurkeztu ahalko dira:
— Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudesCategorias.aspx?IDCategoria=14&idioma=eu-ES&entidad=55 (pertsona juridikoek ezinbestean bide hau erabili beharko dute).
— Aurrez aurre BAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), pertsona fisikoentzako aukerakoa.
— Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako moduetan.