Autonomo kuoten erregularizazioa azarotik aurrera

  • Beren diru-sarreren bolumenagatik behar luketenaren gainetik kotizatu badute, Gizarte Segurantzak aldea itzuliko du (betiere norberaren konturako langileek ez badiote erregularizazioari uko egiten, prestazioei eta etorkizuneko erretiroari eusteko)
  • Azpitik kotizatu badute, aldeak konpentsatu beharko dituzte
  • Aurreikuspenen arabera, erregularizazio horiek datozen hilabeteetan egingo dira, eta 2025eko martxoan amaituko dira
  • Kuoten erregularizazioaren emaitza Diruzaintzaren jakinarazpen elektronikoen kanalaren bidez (NOTESS) jakinaraziko zaie autonomoei
  • Hortik aurrera, epe bat irekiko da errekurtsoa jartzeko, proposaturiko itzulketari uko egiteko edo gutxiago kotizatutakoa ordaintzeko
  • Ordainketak, jakinarazpena jaso eta hurrengo hilabetean egin beharko dira, zehazki, hurrengo hileko azken eguna baino lehen
  • Diruzaintzak erraztasunak emango ditu ordainketak epeka egin ahal izateko
  • Itzulketei dagokienez, Diruzaintzak 2025eko apirilera arteko epea izango du
  • Diruzaintza, kuoten erregularizazioen emaitza kalkulatzen hasi da, aurreko Errenta Aitorpen kanpainako datuak lortu ondoren (2023ko ekitaldiari dagozkionak).

Gogoan izan behar da, 2023ko urtarrilaren 1etik, indarrean dagoela langile autonomoen kotizazio sistema berria, eta hauek beren errendimenduen bolumenaren araberako kuota ordaintzera pasa direla.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Zenbaki aholkulariak abokatuak aholkularitzako lan arloko gure taldearekin.

Imagen de Nattanan Kanchanaprat en Pixabay