Arrasate: Laguntzak 2025 Arrasateko enpresentzako: sortu berriak –negozioen eskualdatzeak– jardueraren dibertsifikazioa
Onuradunak.
Arrasaten lantokia duten eta dirulaguntzaren oinarrien 3. artikuluan arautzen diren baldintzak betetzen dituzten enpresak.
Oinarri arautzaileak.
Arrasateko Alkateak, 2025eko martxoaren 7ko dekretu bidez, dirulaguntzen oinarri orokorrak eta dirulaguntzen oinarri zehatzak onartu zituen.
Pertsona interesdunak Udalaren web orrian aurkituko dute informazio xehatua: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudesCategorias.aspx?IDCategoria=14&idioma=eu-ES&entidad=55.
Zenbatekoa.
Programa honen 2025erako deialdiak 30.000 €ko zuzkidura du, eta 2025eko Udal Aurrekontuko 1.0710.480.241.20.00 «Enpresa Berriak Sortzeko Laguntza Fondoa» kontu sailaz baliatuko da.
Dirulaguntza eskabideak aurkeztu ahalko dira:
— Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudesCategorias.aspx?IDCategoria=14&idioma=eu-ES&entidad=55 (pertsona juridikoek ezinbestean bide hau erabili beharko dute).
— Aurrez aurre BAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), pertsona fisikoentzako aukerakoa.
— Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako moduetan.