Arrasate:  Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen duten entitateei dirulaguntzak

Helbide fiskala Arrasaten daukaten pertsona fisikoek edo juridikoek eska ditzakete; bai eta beren jarduera ekonomikoa Arrasaten dauden lokaletan egiten dutenek ere.

Programa honen bidez deitutako dirulaguntzen zenbatekoa 4.000 €-koa da, eta «1.0210.471.335.00.01 – Irudi korporatiboak aldatzeko dirulaguntzak» kontu sailaren kontura finantzatuko da

Dirulaguntza eskabideak aurkeztu ahalko dira:

— Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudesCategorias.aspx?IDCategoria=14&idioma=eu-ES&entidad=55 (pertsona juridikoek ezinbestean bide hau erabili beharko dute).  

— Aurrez aurre BAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), pertsona fisikoentzako aukerakoa.

— Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako moduetan.

GAO publikatutako informazioa