Aretxabaletako udalak ekintzaileentzat dirulaguntzak
Aretxabaletako Udalak dirulaguntza-deialdia ireki du udalerriko enpresa ekimen berriak bultzatzeko, bai orain martxan jartzen ari direnentzat, baita duela gutxi pausoa eman dutenentzat ere. Epea 2026ko azaroaren 30era arte dago zabalik, eta dirua eskaera-ordenaren arabera banatzen da, beraz zenbat eta lehenago eskatu, orduan eta hobeto.
Nori zuzenduta dago?
Deialdia zabala da. Laguntza hauetara aurkeztu daitezke:
- Aretxabaletan negozio berri bat martxan jartzen ari diren edo lehendik dagoen jarduera bat eskuratu duten (traspaso) pertsonak.
- Kanpotik Aretxabaletera etorritako enpresak.
- Edozein forma juridikotako autonomoak eta sozietateak, 10 langile baino gutxiago dituzten bitartean.
- 2024ko urtarrilaren 1a eta 2026ko azaroaren 30a bitartean EJZn alta emandako jarduerak.
Dena den, kanpo geratzen dira elkarteak, fundazioak eta fakturazioaren %75a bezero bakar batekin duten enpresak.
Zenbat diru jaso daiteke?
Bi laguntza mota daude, eta biak konbina daitezke, nahiz eta guztira 6.000 euro gainditu ezin diren.
1. Hasierako inbertsioetarako Lokala egokitu, altzariak, informatika ekipoak, web orria edo hasierako izakinak bezalako kontzeptuetan gutxienez 3.000€ (BEZa gabe) inbertitu baduzu, udalak inbertsio horren %20a itzultzen dizu, gehienez 6.000€rainoko mugarekin. Gainera, enpresaren eraketa-gastuen %100a finantzatzen du (notaritza, erregistroa, aholkularitza), 500€ko toperekin.
2. Lokalaren alokairu-gastuetarako Lokala alokairuan baduzu, bi urte arteko laguntza jaso dezakezu:
- Lehenengo urtea: hileko alokairuaren %50a, gehienez 300€/hilean.
- Bigarren urtea: hileko alokairuaren %40a, gehienez 200€/hilean.
Zer behar da eskatzeko?
Baldintza betetzez gain, dokumentazio hau aurkeztu behar da: alokairua kontratua, inbertsioen fakturak, Gizarte Segurantzan altan egotearen ziurtagiria eta, garrantzitsua dena, negozioaren bideragarritasun-plana edo horrelako prestakuntza-tailer batean parte hartu izanaren ziurtagiria. Gainera, gutxienez 3 urtez egoitza Aretxabaletan mantentzen dela konpromisoa hartu behar da.
Eskabidea elektronikoki aurkezten da, eta udalak gehienez 3 hilabeteko epea du ebazteko. Onartuz gero, ordainketa 30 egunetan egiten da.
Beste laguntza batzuk ere baditut, bateragarriak al dira?
Dirulaguntza hauek beste laguntza publiko edo pribatuekin bateragarriak dira, baina guztien batura ezin da proiektuaren kostu osoa gainditu. Muga hori gaindituz gero, udalak bere zatia proportzionalki murriztuko du.
2026ko hasieratik Aretxabaletan negozio bat irekitzea pentsatu baduzu edo jada pausoa eman baduzu, merezi du baldintza betetzen dituzun aztertzea. Mahai gainean 6.000€ arte daudelarik eta fondoak agortu arte eskuragarri, ez da komeni azken minutura utzi.
