ARETXABALETA: Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dutenentzat dirulaguntzak.
Onuradunak:
Aretxabaletan merkataritza edo ostalaritza jarduera duten pertsona fisiko edo juridikoentzat.
Beharrezko baldintzak:
- Aretxabaletan izatea merkataritza edo ostalaritzako jarduera.
- Testua zuzen idatzita egotea, horretarako Aretxabaletako Udalak euskara-zerbitzuak gainbegirtzeko aukera eta gomendioa ematen du.
- Dirulaguntza xede duen lana 2024ean egindakoa izatea.
Errotuluen kasuan:
- Errotulutzat fatxadan nahiz merkataritza edo ostalaritzako establezimenduetako ate eta kristaletan jartzen direnak hartuko dira kontuan.
- Errotuluak jardueraren berri eman beharko du dirulaguntza jaso ahal izateko; hau da, errotuluan, izenarekin batera, jardueraren izena ere agertu beharko da. Ez da emango dirulaguntzarik ez bada, baldintza hau betetzen.
- Testua euskaraz bakarrik izatea.
- Establezimendu berrien errotuluentzat nahiz berritu diren errotuluentzat eska daiteke dirulaguntza.
- Udal-baimena jaso beharko da aurrez errotulua jarri ahal izateko.
Irudi korporatiboak:
Irudi korporatiboaren elementutzat joko dira:
1. Gutun-azalak.
2. Menbretedun orria.
3. Bisita txartelak.
4. Kartak/menuak.
5. Entitatea identifikatzeko zigilua.
6. Albaranak, fakturak…
7. Ibilgailuak errotulazioa.
Gutun-azalen, menbretedun orrietan, bisita txartelen, entitatea identifikatzeko zigiluetan eta ibilgailuen errotulazioaren kasuan, testua euskaraz bakarrik idatzita egon beharko da.
Karta/menuen edo/eta albaran/fakturen kasuan, testua euskaraz bakarrik edota euskaraz eta beste hizkuntza batean idatzita egotea.
Webguneetan:
Webgunea euskaraz bakarrik edota euskaraz eta beste hizkuntza batean edo gehiagotan idatzita egotea. Hainbat hizkuntzatan dagoenean, euskarazko testuaren portzentajea gainerakohizkuntzen bezain bestekoa izango da edo haundiagoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoak:
1500€ordainketa bakarrean, gastua eta betebeharrak bete direla justifikatuz.
Aurkeztu beharrekoak:
Eskabidea elektronikoki aurkeztuko da, oinarri orokorretako eskabide-ereduaren arabera eta oinarri orokorretako 8. artikuluan adierazitako dokumentazioaz, honako agiri hauek aurkeztu:
Egindako gastuen jatorrizko fakturak, ordainketa-egiaztagiriekin batera.
Horretaz gain, ondorengoak aurkeztu beharko dira kasuaren arabera:
Errotuluetan:
- Errotuluaren izena eta jarduera jasotzen duen agiria edo argazkia.
Irudi korporatiboetan
- Entitateak egin/berriztutako elementu bakoitzaren ale bat.
Webguneetan:
- Webgunearen helbidea.
Eskaerak aurkezteko epea: Azaroaren 30a baino lehenago. Eskabidea eta justifikazioa batera aurkeztu beharko dira eta dirulaguntzaren xede lana 2024an egindakoa izan behar da. Eskaera Aretxabaletako Udalean telematikoki erregistratu beharko da.
** Udaleko euskara-zerbitzuak gainbegiratzea gomendatzen da, hizkuntzaren aldetik zuzena dela ziurtatzeko.