40 urteurrena
ESKERRIK ASKO! 💚
Joan den ostiralean, Zenbakiren 40. urteurrena ospatzeko aukera izan genuen, eta egun berezi hori gurekin partekatu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Zuen presentziak, gertutasunak eta jasotako berotasunak ospakizuna are bereziagoa egin zuten. Espero dugu zuek ere uneaz gozatu izana eta gurekin batera egun polit bat bizi izana.
Arrazoi ezberdinengatik gurekin egoterik izan ez zenutenak ere gogoan izan nahi ditugu. Modu batera edo bestera, Zenbakiren ibilbidearen parte zarete, eta ospakizun honetan ere presente izan zaituztegu.
Gure aldetik, zuen babesak, maitasunak eta animoek indar handia eman digute aurrera jarraitzeko. Berrogei urteko ibilbidea ospatzeaz gain, etorkizunari ilusioz begiratzeko bultzada ere jaso dugu, gure lana egiten jarraitzeko, betiko gogo, konpromiso eta indar berarekin.
40 urteko bidea elkarrekin eraiki dugu, eta etorkizuna ere elkarrekin eraikitzen jarraitu nahi dugu.
Eskerrik asko bihotz-bihotzez, gurekin izateagatik! 💚
