Hauteskunde mahaian egotea egokitu zaizu eta eragozpenen bat duzu?
Hona hemen ez etortzeko argudiatu ditzakezun argumentuak:
Gogoan izan idazki bat aurkeztu behar duzula arrazoiak azaltzeko eta, batez ere, hori egiaztatzeko behar den agiriak aurkezteko.
Familia arrazoiengatik
– Ama izatea, haurrak bederatzi hilabete bete arte.
– Zortzi urtetik beherakoak edo desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten pertsonak zaintzea.
– Adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik bere kabuz moldatu ezin den senideren bat (odol-ahaidetasuneko bigarren mailara artekoa) zaintzea.
– Hauteskunde-egunean bertan garrantzi berezia eta atzeraezina duen familia-ekitaldi bat izatea, betiere protagonista bazara edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuna baduzu. Adibidez, jaunartze bat, bataio bat, ezkontza bat
– 14 urtetik beherako baten aita edo ama izatea, baldin eta beste gurasoak ezin badu adingabeaz arduratu hauteskunde-egunean, eta hori egin dezakeen aurreko ahaiderik edo neba-arreba nagusirik ez badago.
Kausa profesionalak:
• Hauteskunde-batzordeetarako, epaitegietarako eta botazioarekin zerikusia duten eginkizunak dituzten administrazio publikoetarako hauteskunde-egunean zerbitzua eman behar izatea.
• Gizartearentzako funtsezko zerbitzuetan lan egitea eta egun horretan eskaini behar izatea.
• Hauteskunde-eguna bete behar duten eta egun horretan lan egin behar duten informazio orokorreko komunikabide bat edo informazio-zerbitzu batzuk zuzentzea.
• Egun horretan zerbitzuak eman behar izatea funtsezko zerbitzuekin zerikusirik ez duten jardueretan, beste inork lan hori egin ezin duenean.
Aurrekoa alde batera utzi gabe, kasu bakoitza aztertu behar da. Horregatik, laguntza behar izanez gero, pertsonalki jakinaraziko dizugu.